Lexikoa

txantxo

xarrabaldo (Urtzainki).
marmo (Lekeitio).
mitxilarga (Lezaun).
momuxarro (Urdiain).
koko (Axpe Martzana. Atxondo).
marru (Mundaka).
mumuzarko (Ezkaroze).
zarramokero (Pangua / Trebiño).
momoxuerre (Dorrao).
marro (Gernika).
maska (Luzaide).
xamorro (San Migel Artadi-Zumaia).
txatxu.
lastalazaro.
kareta.
txatar.
katxirulo.
kokomarro.
eskaratulero.
mutizarko (Auzperri).
kakarro (Bergonda, Zanbrana, Amurrio).
zomarro.
kakarrero.
samo (Aia).
maskareta (Bastida).
zipotero (Burgi).
kokox (Markina).
kamaro.
zamarrero (Ubago-Mendaro).
atsagure.
nanarro (Arribe, Atallu, Betelu).
xomorro.
toriko (Otsagi).
panpaxil (Unanua-Ergoien).
atxozar.
katxibulo.
katxi.
moxorroko (Zuatzu. Arakil).
katximorron.
moxorro (Ekai. Arakil).
zarratrako (Auritz, Izaba, Ezkarotze).

Elduainen inauteri-janzkerarekin zebiltzanei ematen zitzaien izen hori eta mozorrotu izena aurpegia estaltzen zutenei. Batzuk emakume jantziz ere agertzen ziren: txamarra eta gona zuri almidoitua, hiru puntako painelu zuria buruan eta galtzerdi eta abarketa zuriak oinetan. Inauterietako hiru egunetan ateratzen ziren, txistularia lagun zutela, eta eskean egiten zuten. Astelehenita-Asteartita arratsaldeetan oilar-jokoa antolatzen zuten plazan eta erromeriaren ostean afaria egiten zuten bildutakoarekin. Berrobi eta Lizartzan ere txantxo izen bera erabiltzen zuten; Latasa eta Etxalekun, aldiz, txatxo deitzen zitzaien, eta horrela janzteari txatxutzea esaten zitzaion.