Atletismoa

TUDELA GASTÓN, Francisco

1968ko martxoaren 12an Neunkirchenen (Alemania) jaiotako atleta. Bizkaiko Federazioa ordezkatuz 1996an 52,90ekin berdindu zuen euskal disko errekorra eta 1998an 3 aldiz hautsi zuen eta 1999an behin 54,83rekin (marka horrek 3 urte iraun zuen, Olaizola gipuzkoarrak gaindituta). Pisu jaurtiketan euskal errekorra gainditu zuen (15,81, 1994an), 1995ean berdindu zuen (16,52) eta hilabete geroago Bizkaiko errekorra gainditu zuen (16,60), baina ordurako Sukia gipuzkoarrak euskal errekorra 17 metrotik gora egina zuen. 1998an pista estaliko bere marka hobetu zuen (16,97).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)