Trintxerpetarra Abesbatza,Trintxerpeko Illumbe Abesbatzaren banaketa bat da, 2011ko irailan sortu zen. Euskal Herriko musika zabaltzea eta Pasaiako ekintz kulturaletan parte hartzea haren helmuga dira.
Abeslari hauek Euskal Herriko makina bat herritan egin dituzte emanaldiak. Toledon, Cordoban, Cadizen, Sevillan, Erroman, Vaticano Hirian, Tenerifen, Parisen, Bruselan, Lisboan eta beste hainbat herritan ere izan dira.
Manuel Beltrán Inchusta, abesbatzaren zuzendaria, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Musika Irakaslea da, eta Pasaia Musikaleko musika kontserbatorioan egin ditu musika-ikasketak. Javier Busto, Erwin List, Miguel Amantegi eta Fernando Echepare zuzendari handien ikasle izan da. Trintxerpeko Illumbe Abesbatzaren, hogeitazortzi urte bitartean, zuzendaria izan da.
Urte hauetan zehar hainbat kontzertu eta emanaldi eskaini ditu Pasaia eta inguruko herrietan: Donosti, Hondarribia, Alegia, Errenteria, Forua (Bizkaia),... Baita, Mantxako zenbait herritan ere: Argamasilla de Alba eta Ossa de Montiel. Halaber, beste abesbatzekin ere elkarlanean aritu da: San Pedroko Ondartxo, Errenteriako Aljarafe, ONCEko Alaia, Ekaitza Gazte Taldea, eta abar.
2014 urtean inguruko hainbat kontzertutan hartu dute parte: Donibanen, Pasai San Pedron, Trintxerpen, Errenterian, Lourdeseko Santutegian (Frantzia) Donostiako Gotzaindegiak gonbidatuta edo Galiziako Rías Alta inguruan (Santa Comba eta Muxia herrietan hain zuzen ere).
- Trintxerpetarra Abesbatza [web ofiziala]. [Kontsulta data: 2014ko irailak 2].
- Trintxerpetarra Abesbatza. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa. [Kontsulta data: 2014ko irailak 2].
