Gipuzkoako nortasun politikoa. 1901ean Bergarako barrutian diputatu probintziala -republicano federal deitutakoa-. 1932an izendatutako Gipuzkoako Batzorde Kudeatzaileko presidentea. Donostiako Itunaren sinatzaileetako bat izan zen (1930eko otsailaren 24an). Euskal Autonomia Estatutuaren aldeko mugimendua babestu zuen eta Eusko Ikaskuntzak prestatutako Estatutu Aurreproiektuaren egileetako bat izan zen.
