Zuzendariak

Trecu Eugui, Rafael Maria

Gipuzkoar zinemagile garaikidea, Donostian 1932an jaioa.

Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioko Ikus-entzunezko Batzordeko idazkaria eta Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Elkarteko kidea. Aranzadi Zientzia Elkartearentzako erreportaje-sorta bat egiteari lotuta daude zinemako hastapenak. Francisco Bernabérekin, 1969an Ornis Films ekoiztetxea sortu zuenarekin, film labur eta dokumental zientifiko ugari ekoiztu eta ondu ditu. 1985ean Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko lehendakari hautatu zuten; Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendarikide. Bere lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Anillamiento de aves (1962), La Charca (1962), Egipto (1965), Buitres (1965), La Pisma (1966), Harrapariak (1967), El águila Imperial (1968), Arraunketa (1968) Doñana (1969), Navarra Agrahoria (1971)

  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Antonio. Vascos en el cine, Bilbo, Mensajero, 1988.