Etnografoak

Totoricaguena Egurrola, Gloria Pilar

Diasporako euskaldunei buruzko artikulu eta liburuen egile eta ikertzailea.

Boisen jaio zen, Idaho, 1961ean. Mari Carmen Egurrola Totoricagüena eta Teodoro Totorikagüenaren alaba.

1986an Boiseko Unibertsitatean Zientzia politikoak ikasi zituen, 1987an Montevideoko Errepublikako, (Uruguay), Unibertsitatean Latinoamerikar politikan Masterra, 1989an Boise State University izeneko Unibertsitatean beste Hezkuntza Master bat egin zuen eta 2000an Londresko London School of Economics and Political Science izenekoan zientzia politikoaren filosofian eta konparazio-politikan doktoretza lortu zuen "Comparing the Basque Diaspora: Ethnonationalism, transnationalism, and identity maintenance in Argentina, Australia, Belgium, Peru, the United States of America, and Uruguay. London, England" lanarekin.

Bere karguak:

  1. Zuzendaria, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzen Zentroa, Reno (UNR) 2006-2007. Irakasle laguntzailea 2002-2007.
  2. Ikerlaririk garrantzitsuena. Basque Family Heritage in the USA ($250,000 State of Nevada grant); 2005-2007.
  3. Irakasle bisitaria Stanfordeko Unibertsitatean. Ikasturtea hasitako Ikaslea. Euskal Ikerketara Sarrera. 2007.
  4. Boise State University. Irakurle Bisitaria. Zientzia Politikoen eta Hezkuntza Saila. 1998, 1999.

Halaber,

  1. Zuzendaria, Basque Global Initiatives Program of Pentsamendua: A Laboratory for Thought and Inquiry. Lehendakaritza Saila, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Jaurlaritza, Euskadi.
  2. Editorial Board, Diaspora, Indigenous, and Minority Education Journal, Lawrence Erlbaum and Associates Publishers, New York.
  3. EuskoSareko Aditu Batzordeko Lehendakaria/Basque Network, Eusko Ikaskuntza/Sociedad de Estudios Vascos. Donostia-San Sebastian.
  4. Board of Directors. Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioa Boise, Idaho.
  5. Board of Directors. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia-San Sebastian.
  6. Associate Fellow. Pennsylvaniako Unibertsitatea, Penn Program in Ethnic Conflict.

Munduan euskal presentziarekin zerikusia duen bibliografia luze baten egilea.