Errenterian (Gipuzkoa) aurki dezakegun Erdi Aroko dorrea. Hiri horretako babes sistemaren antzinako osagaia da eta harresietan itsatsita zegoen Hegoaldeko itxituran, Nafarroako atearen ondoan. Harlanduz egina da, silarriak angeluak osatuz ezarrita, ate eta lehiak ere dituelarik. Horietako batzuk iparraldera begira daude, ate nagusia bezalaxe, honek eredu gotikoarekin bat egiten badu ere. Egurrezko urkamendiren arrastoak suma daitezke. Jatorri ezezaguna badu ere, XVII. mendean Lasao familiaren eskuetan zegoen.
Erref. E. Ponte Ordoqui: Torres medievales de Rentería..., "Bilduma", I, Errenteria, 1987.
