1951ko otsailaren 14an Irunen jaiotako atleta gipuzkoarra. Proba luzeetan espezializatuta dago, eta maratoian parte hartzen du (2.27.54 marka onena 1978an), baina gusturago egiten duen proba 100 kilometrokoa da. Hondo handiko espezialitate honetan 7 ordu eta 43 minutuko markak lortu zituen bidean eta 7.26.13.2 pistan, 1975ean.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)