Musikari gipuzkoarra, Tolosan jaio zen 1883ko abenduaren 5ean eta Sarrian hil zen, Bartzelonan, 1923ko ekainaren 13an.
Lekarozen Ismael Echezarrarekin ikasi zuen eta Aita Donostia eta Tomas de Elduayenen ikaskide izan zen, 1901ean kaputxinoen habitua jantzi zuen eta 1906an apaiztu zen. 1907tik Katalunian bizi izan zen. Pio X.aren irakaspenei jarraituz, liturgi eta musika gaiei buruzko idazkiak argitaratu zituen. Musikologo gisa, alderdi liturgikoak aztertu zituen, argitalpen espezializatuetan kolaboratuz. Konpositore gisa, bere produkzioaren gehiengoa kultuaren beharrei erantzuten dien musika erlijiosoaz osatzen da, ahots, ahots eta organo eta organorako obrekin. Gainera, ahots eta pianorako musika profanoko piezak konposatu zituen, "Sehaska-kanta herrikoiak" (1917) adibidez.
- ONDARRA, L.: Tolosa, Nicolas de. In Casares, E. (zuz. ). Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. or. 336). Madril: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 2002.
- ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen