Sendagileak

Tolosa-Latour Sanchiz, Manuel

Euskal jatorridun mediku pediatra, Madrilen 1906an jaioa. Madrilen hil zen 1967ko irailaren 1ean.

Donostia, Sevilla eta Bartzelonako Nazio Kongresuetan partaidetza eraginkorra izan zuen. Espainian meninge-tuberkulosia estreptomizinarekin tratatu zuen lehena izan zen. Honako erakunde hauen zuzendaria izana: Bularreko Haurren Lehen Kontsultokikoa, Haurtzaroaren Babeserako Kontseilu Gorenekoa eta Estatuko Eskola-Mediku Ikuskaritzako Ikuskariorde nagusia. Bere jakite esparruko medikuntza gaiez idazlan garrantzitsu askoren egile izan zen.