Sendagileak

Tolosa Latour, Manuel

Euskal jatorridun idazle eta medikua, Madrilen jaio zen 1857ko abuztuaren 8an. Madrilen hil zen 1919ko ekainaren 12an.

Martinez Molinaren ikaslea izana San Carlos Fakultatean, Molinarekin batera Biologia Institutua sortu zuen. Pediatra gailena, Terapeutika- Higiene-, Ginekologika- eta Fisiologia-Sozietateetan parte hartu zuen. Higienista bezala, hidroterapian aurrendari izan zen, eta bere kabuz Chipionako (Cadiz) Haur-Erietxea sortu zuen eta Kongresuetan, aldizkarietan eta hitzaldietan, hedapen lan nabarmena egin zuen. Madrilgo Ateneoko eta Medikokirurgia-Akademiako batzorde desberdinetan parte hartu zuen eta beste zientzia elkarte garrantzitsu batzuen artean, Pariseko Biologiako kide izan zen. "Anales de Ciencias Médicas"-eko erredaktorea, idazle emankorra, bere lanak hainbat espainiar eta europar mediku-aldizkarietan argitaratu zituen.

Besteak beste honako ikerketen egile izan zen: El asco y sus causas (1878); Manual Médico de Hidroterapia (1879); La protección médica al niño desvalido (Madrid, 1881); La política doméstica y la higiene; Las fuerzas físicas y la fuerza psíquica (Madrid, 1885); Higiene del Trabajo; La Madre y el niño ante la higiene; La Madre española y Defensa del niño (1916). Bere ibilbide literarioaz, eta artikulista bezala, "ABC", "El Liberal" edo "Pluma y Lápiz"-eko lankide izan zen. Niñerías (1889) eta Hombradas (1901) bezalako bildumak argitaratu zituen.