Kazetariak

Toledo, Romualdo

Kazetari gipuzkoarra, Donostian jaio zen 1938an eta Madrilen hil zen 1988an.

Zuzenbidean lizentziatua, bere bokazioa prentsa munduan garatu zen. Cambio 16 Embrión del Grupo 16-ren sortzaileetako bat izan zen. Argitalpen hori funtsezkoa izan zen frankismo osteko trantsizioko urteetan. 1986an, taldeko proiektu berrien zuzendari izendatu zuten; Cambio 16-ko zuzendari nagusi eta Motor 16-ko editore izana zen, baita taldeko zenbait enpresatakoa ere, betiere komunikazioaren esparruan.