Filologoak

Toledo Lezeta, Ana (2001ko bertsioa)

Filologoa eta 1954an Antzuolan jaiotako irakasle gipuzkoarra.

Euskal Filologian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Literaturako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"-rekin batera, UZEI, Hizkuntzalaritza Hiztegia (Elkar, Diccionario de Lingüística) zuzendu zuen. Domingo Agirre: orígenes de la novela vasca (Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1989) liburua ere idatzi zuen; eta Leiendak (1879-1891) (Etor, 1990), Txomin Agirre: Auñamendko Lorea (Ostoak, Donostia, 1998), Juan Mari Lekuona: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996) (Deustuko Unibertsitatea, Donostia, 1998). Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren jardueretan parte hartzen du, eta azken elkarte horretako Gipuzkoako lehendakariorde izan da.