Instrumentugilea

Tolaretxipi, Iñaki

1972an Errenterian jaiotako zuzendari eta konpositorea.

Ingeniaritza Industrialean lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Errenteria Musikal Kontserbatorioan hasi zituen tronpeta ikasketak, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakasle titulua lortuz. Ondoren, Harmonia, Kontrapuntua, Pianoa eta beste hainbat ikasketa egin zituen. Hondarribia, Lezo, Errenteria eta Donostiako kontserbatorioetan. Aurrerago, Ahots-Teknikari buruzko hainbat ikastarotan parte hartu zuen Herminia Laborde, Guilles Sneider eta Franz Brandl-ekin, Maite Ocarekin Pedagogia Musikalari buruzkoan, eta Carl Hogset, Eric Ericson, Pierre Cao, Laszlo Heltay, Erwin List, Jogunhan Duijck Schimar. Negreiros, Javi busto eta Miguel Amantegi.

Unean-unean, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko batzorde teknikoarekin aritzen da lankidetzan. Federazioaren transkriptore eta editore izan zen 1994 eta 1997 bitartean. Donostiako Dúo Seraphin argitaletxearekin ere kolaboratu zuen 1996an. 1994an, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Cartamenekin batera antolatutako "Gabon Kanten II. Harmonizazio Lehiaketan" epaimahaikide izan zen. Zuzendari lanetan, Gipuzkoako Itsasmin, Nahikari, Ahalegiña, Landarbaso Txiki abesbatzak zuzendu ditu, eta Landarbaso Abesbatzako zuzendari titularra izan da 1991tik. 1996an, gainera, Londresko Joyful Company of Singers abesbatza entzutetsuko kide izan zen, Peter Broadbentek zuzenduta, eta Musika Zuzendaritza eta Interpretazioa ikasi zuen berarekin.

  • ARZAK, M. (ca. 2006): Iñaki Tolaretxipi (Errenteria, 1972). Kontsulta Landarbason