Merkatariak

TOBALINA, Martín Sáez de

Merkatari gipuzkoarra Oñatin jaiotako XVI. Juan de Tobalinaren semea, Kontzejuko karguak izan zituen, hala nola, bolsero kargua (1567) eta bigarren alkate kargua (1582). Oñatiko kondearen jabegoa den Zubillagako burdinolaren errentaria, bere lehengusu Juan Ibañez de Hernanirekin armagin bezala lan egingo du, burdinolen ustiapenaz gain, mendien salerosketaz arduratuz. 1576an Lazarragatarrena zen Legazpiko Elorregiko burdinola alokatu zuen. Bere seme Juan Garcia de Tobalina izan zen oinordekoa. Erref. Azpiazu Elorza, J. A.: Euskal gizartea eta gizarte-bizitza XX. mendean. XVI, II, Donostia, 1990.