Misiolari gipuzkoarra, 1593an Oñatin jaioa. Bere haurtzaroaren berririk ez dago, Alcalá de Henaresen ikasi zuela eta 1612an Jesusen Lagundiaren nobizio bezala sartu zela jakinda. Belmonteko ikastetxeko errektore 1626an, hurrengo urtean Indietara joan zen. Lurralde babesgabeetan misiolari lanetan denbora luzez aritu ondoren, nekeak eta gaixotasunek eraginda, nagusiek Meridako (Mexiko) jesuiten ikastetxeko errektore jarri zuten. Ondoren, Tunjara (Kolonbia) joan zen, eta han -eskola gidatuz- eliza eraikitzen hasi zen. Hiri horretan hil zen 1633.Xabier
LASALLEn
LASALLEn
