Sendagileak

Tirapu Munagorri, Bernardino

Mediku nafarra, Leitzan 1884an jaioa. Iruñan hil zen 1964an, eta urte horretan hiriburu nafarreko kaleetariko bati bere izena eman zioten.

Valladoliden ikasi zuen eta espainiar toki desberdinetan garatu zuen bere lanbidea. 1922an Ongintza Ordenaren lehen mailako gurutzea eman zioten. 1962an, bere lan ikaragarriarekiko aitorpen bezala, Lanaren Merituekiko Domina eman zioten, Foru Aldundiak Medikuen Bazkunari egindako eskabideari esker. Gaixotasunaren Ezinbesteko Aseguruaren medikuen Lurralde Ataleko ohorezko Kidea izan zen.