Konpositore, irakasle eta tronpeta-jotzaile irundarra. 2005eko azaroan hil zen.
Hainbat dantza-orkestratako kidea eta Irun Hiria Musika Bandako tronpeta-jotzailea izan zen. Solfeo, tronpeta eta tronboi irakasle gisa aritu zen, eta San Martzialeko Alboradaren konpositorea izan zen, ekainaren 30ean mugako hirian jotzen jarraitzen dena.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAN-25. Izeta, M. Zuregatik da, Tife. El Diario Vasco, 2006ko urtarrilaren 21a.