Lexikoa

tenporak

Tenporetan, leku batzuetan, hiru gauerditan jaiki, azao, bala edo sorta bat piztu eta eguratsean edukitzen zen eskuan, haizea nondik zetorren ikusteko. Hurrengo hiru hilabeteetan haize hori izaten zen ezagunena. Berez, abenduaren 13aren, Mendekoste egunaren, irailaren 14aren eta Hausterre egunaren ondorengo asteko asteazken, ostiral eta larunbatak osatzen dute hiruren bakoitza. Hiru gau horietan egiten duen eguraldia urtaro osoan nagusitzen dela uste dute.