Igeriketa

TENAS, Juan

Fadurako igerilaria, Leioan (Bizkaia) 1995eko otsailaren 25 eta 26an jokatutako «Euskal Herriko Neguko Txapelketetan» bigarren sailkatu zena 1.500 metro libreetan. Urte horretan bertan, eta uztailaren 1ean eta 2an Anoetan (Donostia) jokatutako «Euskal Herriko Udako Txapelketetan», hirugarren geratu zen 200 m. librean eta lehen 1.500 m. librean. 1996an, otsailaren 3an eta 4an Santurtzin (Bizkaia) jokatutako «Euskal Herriko neguko txapelketetan» parte hartu zuen Santurtzik, eta bigarren sailkatu zen 400 m. librean eta lehen 1.500 m. librean. Urte horretan bertan, uztailaren 20 eta 21ean Anoetan (Donostia) ospatutako «Udako Euskal Herriko Txapelketetan» parte hartu zuen, lehenengo 200 m. tximeleta proban eta hirugarren 200 m. libre proban.