Bertsolaria. Albizturren (Gipuzkoa) jaio zen 1957ko otsailaren 29an.
Gaztetan hainbat promozio txapelketa irabazi zituen, hala nola Gabiriako "Osinalde Saria" 1980an eta urte berean Zarauzko "Lizardi Saria". 1982an, 1986an, 1989an eta 1993an Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta lehen hiru aldietan finalerdietara iritsi zen. "Gipuzkoako Bertsozale Elkartea" Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko presidentea izan da 1995ean sortu zenetik 2000. urtera arte, eta elkartearen Estatu mailako zuzendaritzan ere aritu da.
- Dokumentazio Zentroa
