Futbola

TELLERÍA ODRIOZOLA, Marcelino

Kirolari gipuzkoarra. Zumaian jaio zen 1919an. Real Union eta Realean jokatu zuen futbolari gisa. 1946an Iruñera (Nafarroa) joan zen, 1947 eta 1948 artean Osasunako taldeko kide zelarik. Tudelano, Izarra eta Azkoyenen jokatu ondoren, entrenatzaile lanetan aritu zen, eta 1988ra arte Nafarroako entrenatzaileen Eskola eta Elkargoko presidente izatera iritsi zen. Iruñean hil zen 1989.Ainhoa

AROZAMENA AYALA