Tiroa

TELLERÍA, Ander

Gipuzkoar arku-tiratzailea, Donostian jaio zen 1966an. Beasaingo «Antzizar Arku Tiroketa» klubeko kidea da, eta bere palmaresean Espainiako Txapelketa dauka distantzietan (1993) eta 30 metrotan (1994), zilarrezko domina 70 metrotan (1995). Hiru aldiz Euskadiko txapeldun eta bost aldiz Gipuzkoako txapeldun. 1997ko otsailean Espainiako txapeldunorde absolutua izendatu zen Huescan.