Pilota

TELLERÍA ALDASORO, Juan

Tenerife. Pilotaria, Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932an. Urumeako talde erremontistako beteranoetako bat, pilotaren munduan hasi zen manista gisa Gasteizko Jesusen Bihotza Ikastetxean, eta eskuz binakako txapeldun geratu zen bertan. Donostian hasi zen erremontean entseatzen eta afizionatu mailako Espainiako txapeldunorde geratu zen Ayerberekin bikotea osatuz. 1953an egin zuen debuta profesional gisa Urumean, aurrelari gisa. Urumean eta Euskalen aritu da, eta 1955ean jokatu zuen bi pilotalekuen artean antolatutako txapelketa azkarra. Euskal Herriko bikoteak RAUL Echenique eta Olaverri-Iraizoz I ziren, eta Urumeakoak, Sagarna-Ayerbe eta Telleria-Bengoechea. Aldakako lesio batek zapuztu zuen hasieran iragartzen zitzaion etorkizun oparoa. Erref. Berrik. «Frontoia», 8. zk.