Irungo (Gipuzkoa) herritarra, 1897an jaio eta 1970ean hil zen. Industriala, Udaleko zinegotzia eta alkateordea izan zen Errepublika garaian (1931-1936) eta 1952 eta 1964 artean. Obra Batzordeko presidente gisa, lan eraginkorra egin zuen, bereziki hirira urak ekartzeko lanetan. "Txapelaundiak" elkarte ezagunaren sortzaileetako bat.
