Pintoreak

Tapia Ayestarán, Alejandro (1998ko bertsioa)

1930eko azaroaren 26an Aginagan jaiotako margolari gipuzkoarra. «Ur» taldeko kidea da. Honako sari hauek lortu ditu: Artista Berrien hirugarren saria (Gipuzkoa, 1959); bigarrena lehiaketa berean (1960); lehena lehiaketa berean (1961) eta Donostiako udako sari berezia, hiri horretako Gabonetako lehiaketan ohorezko sariaz gain (1962). Euskal Herriko hiriburu nagusietan egin ditu erakusketak. Banakako erakusketak: 1963: Aranaz-Darrás aretoa, Donostia. 1964: Udal Aretoak, Donostian. 1965: Aranaz-Darrás aretoa, Donostia. 1966: Espelunca aretoa, Donostian. 1967: Udal Aretoak, Donostian. 1968: Udal Aretoak, Donostian. 1970: San Telmo Museoa, Donostian. 1973: El Pez galeria, Donostian. 1974: San Telmo Museoa, Donostian. 1974: Lorca galeria, Bilbon. 1975: Torre Luzea, Zarautz. 1975: Zabala jauregia, Tolosa. 1975: San Telmo Museoa, Donostian. 1984an, Juan Jose Akerretarekin batera, 80ko hamarkadako bere lanaren -marrazkiak, grabatuak, pintura eta eskultura- erakusketa antologikoa aurkeztu zuen Donostian. 1982an Donostiako II. Pintura Bienala irabazi zuen n.Xabier

LASALLE