bele-izugarri.
Beleak eta antzeko hegaztiak izutzeko erabiltzen zen soinu-tresna. Bertikalki jarritako zurezko zutoina du. Goialdean armazoi bati lotuta helize gisako gurutzea edo lau pala luze. Tresna honek zarata handia ateratzeko baditu matraka moduan bueltak ematen dituen ardatzari lotuak bi oholtxoko, sega kolpatzen dutenak. Haizeak eragiten die gurutze-palei eta hauek jartzen dute martxan beste guztia.
