Nortasun gipuzkoarra (Donostia 1860-1920). Euskal Etnografia Batzordeko hizlaria Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan (Oñati, 1918). Donostiako alkate izan zen 1910 eta 1914 artean. 1949ko abenduaren 19ko udal bilkuran, Donostiako Udalak kale bat eskaini zion hiriburuan, Nafarroa etorbidean hasi eta Ategorrieta etorbidean amaitzen dena.
