Musikariak

Taboada, Joaquín

Tafallako eta Zangozako kontserbatorioetan ikasi zuen. 1984an, Ohiana taldean sartu zen, eta Nafarroako Gobernuak 1989an antolatutako Pop-Rock erakustaldia irabazi zuen. Urte berean, Tratu txarrak taldearekin batera, El Beso del Camaleón diskoa grabatu zuen. Javier Marco eta Ricardo Aguilarrekin batera, Musika Berrien Nazioarteko Jaialdiaren lehenengo bi edizioetan parte hartu du. Jaialdia Gipuzkoako hiriburuan egin zen 1990 eta 1991n.

AAA

2002an, 1990etik aurrera konposatutako zenbait abesti bildu zituen Música Vespertina CDan, eta horrekin munduko 1. postua lortu zuen New Ageko zerrendetan. Halaber, Alacanteko Jardín de Santos museorako musika intzidentala ere argitaratu zuen, izenburu berarekin. 2003. urteaz geroztik, haren abesti asko 1. postuan daude Interneteko deskarga libreko plataforma garrantzitsuenetan, hala nola ArtistLaunch.com edo SoundClick.com. 2005ean Introspective CDa grabatu zuen Non Profit Music zigiluarekin, eta horren irabaziak Mugarik Gabeko Medikuak GKEari zuzenduta daude.

KSE 2008