Musikariak

Sylva, Andres

XVI. mendeko musikaria, Hondarribiko elizako organista eta kapera-maisua izan zen. Hauxe dio Eslavak bere Lyra sacro hispana liburuan: Andrés de Sylva hain izan zen konpositore ospetsua, non Flamenco Arcadete ospetsuak haren obra batetik ateratako gai bati buruzko meza bat konposatu baitzuen. Horrek frogatzen du XVI. mendearen hasieran gai horri buruz egiten zen estimazio handia.