Argazkilariak

Susperregui Echeveste, José Manuel

Informazio Zientzietan doktorea EHUn eta 1953an Hondarribian jaiotako argazkilaria.

Argazkigintzaren teknologia, pentsamendua eta diskurtsoa doktore-tesia (UPV-EHU, 1987) eta lehen argazkiak Panpina Ustela aldizkarian argitaratu zituen. Argazkigintzaren oinarriak (UPV-EHU, 1988), Hondarribiko monumentu-kronika, Itsasoaren koloreak eta argazkigintzari buruzko hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluen egilea. Euskal Herriko eta atzerriko artisten lanen (pinturak eta eskulturak) argazkilari gisa kolaboratzen du hainbat arte-argitalpenetan. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle titularra da, eta argazkigintzaren sustatzailea bertan.