Nortasun politiko abertzalea, Azkoitian 1947an jaioa. Ingeniari teknikoa. 1977an EAJko Eskualde Kontseiluko kidea zen. Bere jaioterriko alkate izan zen 1979tik 1987ra. Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea izan zen 1983tik 1985era eta Euskadi Buru Batzarrekoa 1984tik 1985era. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordea 1987tik 1989ra, 1991n EAJk Gipuzkoako foru diputatu aukeratu zuen, Bide Azpiegitura eta Garraio diputatu izanez. 1995ean, EAJk Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu zuen.
