Pako. 1959an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea. Euskal Filologian doktorea. Orioko ikastola irakasle lanetan denbora labur batez aritu ostean, Legazpi, Pasaia eta Hernaniko euskara helduei irakasteko euskaltegietan aritu da. 1995ean Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen, Euskaltzaindiak eta BBK-k babestua, Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia lanari esker. 1999an Andimaren idazlan hautatuak argitaratu zuen, Francisco Francoren diktadura garaiko euskal idazlea zen Andima Ibiñagabeitiaren artikuluen bilduma, bere bizitzaren zati handi bat Hego Amerikan bizi izan zuena. Sudupek artikuluak argitaratu ditu "Egan", "Jakin", "Hegats", "Habe" aldizkarietan eta hainbat
egunkaritan.
egunkaritan.