Aljerian 1873ko abuztuaren 27an jaiotako medikua. Aljeriako ospitaletako barne medikua izan zen 1893an eta Pariseko ospitaleen kanpo medikua 1895ean. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatu zen 1901ean, Traitement des pieds-bots paralytiques par l'anastomose musculo-tendineux izenburudun tesiaz. Biarritzen (Lapurdi) ezarri zen 1902an.
Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).
