Atletismoa

STRUCHTEMEIER GÖTTNER, Gisela

1945eko maiatzaren 4an jaiotako atleta. Gipuzkoako Federazioa ordezkatuz Espainiako 5 errekor hautsi zituen pentathloian 1964 eta 1966 artean (azkenak 3.443 punturekin Espainiako txapeldun izateko balio izan zion). Probintzietako 29 errekor hautsi zituen 6 probatan, horietako 11 80 metro hesietan (marka onena: 1966an 12.5) eta, 1964an, 30 metroak gainditu zituen lehen gipuzkoarra izan zen diskoan eta 1,40 metroko altuera jauzian. Beste marka batzuk: 1,45 altueran, 31,56 diskoan eta 31,10 xabalinan, denak 1966an, atletismoko espezialitatean gipuzkoar kirolari onena aukeratua izan zen urtean.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)