Musikaria. 1745ean Eibarren jaioa eta 1806an Arantzazun hildakoa.
1764an frantziskotarren ohitura hartu zuen, bere anaia Manuelekin batera, hau ere musikaria, eta hurrengo urtean profesatu zuten. Frantziskotar Probintziako Nekrologioak honela dio: Arantzazun hil zen 61 urte zituela; kantu lauan egindako konposizioengatik da ezaguna probintzian. Aita Donostiaren arabera, organista hauen konposizioak "klaberako edo organorako" idatzita daude garaiko estilo arinean eta ez liturgi gaietan oinarritutako tradiziozko eliz estiloan.