Instrumentugilea

Sostoa, Juan José

XVIII. mendeko berrogeiko hamarkadan Eibarren jaiotako musikagilea. Uruguain egin zuen lan, eta oraindik umea zela iritsi zen herrialde horretara. Apaiz egin zen eta Montevideon hil zen 1813ko maiatzean. Matrizeko abadea izan zen eta San Frantziskoko Artxibategian gordetako "Meza a dúo" bat konposatu zuen.

  • SALGADO, Susana: Uruguaiko musika kultuaren historia laburra. Montevideo: A Monteverde, pp. 5-6, 1980.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SOS-02. [Ansorena, J.L. ]. Juan Jose de Sosotaren biografia (Jose de Aspiazuk emandako datuak).