Aktore gipuzkoarra, Legorretan jaioa. Antzerkiko profesionala, Xaribari, Bederen Bat eta Ttanttaka taldeetako kide izan da, besteak beste, Donostiako Santo Tomas Lizeoan garai batez irakasle izan ostean. Hiru urtez HABEren Bai Horixe aldizkarian lan egin zuen, Ama, Begira Zazu muntaia ezagunarekin euskal geografian barrena ibili zen eta 1993an, arrakasta handiz, Bi eta Bat ETBn protagonizatu zuen. 1995ean Carlos Zabala eta Eneko Olasagastiren Maité, coproducción vasco-cubana filmaren protagonista izan zen.