Aduna? Oiartzun? (Gipuzkoa). Kapitaintzako pilotu nagusia izan zen Gibraltarreko itsasartean eta Brasilerako egin zen Errege Armadan. Itsas kapitain arrunta ere izan zen. Erredakzioa nahasi samarra ageri den arren, Gamonek kapitain honi aplikatzen dio Isastiko Laburpenaren editoreak hari egozten dion hargintzako maisu eta arkitektoei buruzko liburuaren aitatasuna.
