Politikariak eta Kargu publikoak

Soroa Soroa, Jose Maria

XIX. mendeko Donostiako nortasun politikoa. Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostiako txandaren albokoa, 1796ko Segurako Batzarretatik. 1808ko ekaineko Elgoibarko Batzarretan eta 1823ko maiatzeko Ordiziakoetan berrautatua izan zen, baita 1834ko ekaineko Tolosakoetan ere. Donostiako alkate izan zen behin baino gehiagotan 1808 eta 1832 artean. 1813ko abuztuaren 3ko sutearen ondoren, hiria berreraikitzeko lanen batzordeko buru izan zen. Bere izena Gros auzoko kale batek darama, Vasconia plazatik Nafarroa etorbideraino doanak