1937ko urtarrilaren 17an Getarian jaiotako apaiza. Bere eliza-ikasketak Saturraranen eta Donostian egin zituen. Berastegi herrian, apaiz izan zen lehen herrian, ekintza pastoral garrantzitsua burutu zuen Acción Católica Rura-ren bitartez. Ondoren, Pasaiara joan zen, eta han, Ángel Miranda salestarrarekin batera, gazteentzako teologia-eskola bat sortu zuen. Irakasle ikasketak egin zituen Valladoliden, eta Psikologia, Pedagogia Erlijiosoa, Teologia Pastorala eta Komunikazio Soziala Salamancan. Hurrengo helmugak Antzuola eta, 1986an, Zaldibia izan ziren. Euskal Erlijio eta Antropologia irakaslea Donostia eta Gasteizko mintegietan. Erlijio eta Pastoral Hezkuntzako irakaslea Donostiako Pio XII San Bartolome Institutuan. Filosofia irakaslea Eskoriatzan eta Erlijio Hezkuntza Zaldibiako Eskola Publikoan. Donostiako Elizbarrutiko umeentzako Katekesiaz eta Elizbarruti bereko Martuteneko ikastetxeetan Teologia eta Pastoralaz arduratzen dan idazlea. 1979an Euskal Herriko antropologia eta erlijioari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen. Euskalerria, Historia eta Gizartea lan kolektiboaren kolaboratzailea (1985). Ohikoa da hitzaldi, mahai-inguru, biltzar eta bilera zientifikoetan parte hartzea. Hainbat kultur elkartetako kidea. Liturgia katolikoari, katekesiari, pastoralei eta, oro har, kultura erlijiosoari buruzko argitalpen ugari egin ditu, eta arreta berezia jarri du Euskal Herriko erlijiotasun herrikoian, Historiaurretik gaur egunera arte. Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu: Antropologia eta erlijioa Euskal Herrian (1975); Katekisten Eskola (1981); Santutegiak eta herri-erlijiotasuna (1984); Udaberriko jaiak (1988); Herri-erlijiotasunerako herri-guneak (1988).
Juan José GALDOS LÓPEZ (2006)
Juan José GALDOS LÓPEZ (2006)
- Erkoreka, Anton: Antropologoak, Etnologoak eta Etnografoak gaur, Donostia, Antropologiaren Euskal Bilduma, Barandiaran Joxemiel, Kriselu ed. 1988.
