Aizkolariak

SORALUCE ARRIZABALAGA, José

Aizkolari gipuzkoarra, Azkoitian jaioa, Korta baserrian, 1868an. Antonio Soraluce aizkolariaren aita. 1910ean, Azkoitiko plazan Aizpuruaren aurka lehiatuz, marka bat ezarri zuen 36 hazbeteko 30 enbor 32 minutu baino gutxiagoan moztuz.