Sendagileak

Sopeña Ibañez, Angel

Ginekologo arabarra, Gasteizen 1913an jaioa eta Madrilen 1991an zendua.

1942tik Justizia Ministerioko Medikua izan zen eta 30 urte baino gehiago Yeserias emakumeen espetxeko ginekologoa izanez, 1975ean espetxean zeuden FRAPeko emakume bi heriotza zigorrera kondenatu zituztelako bere dimisioa aurkeztu zuen arte. Francoren diktaduraren aurkakoa, PCko kidea izan zen klandestinitatean. Espainian antisorgailu-metodoen aurrendaria izan zen, eta Madrileko Medikuntza Fakultateko irakaslea eta Fakultate bereko emakumeen Endokrinologia zerbitzuburua. Espainiar Ginekologia Sozietateko lehendakaria eta Antzutasunaren Ikerketarako Espainiar Sozietateko idazkaria ere izan zen.