Albaitariak

Solórzano Pérez de Uriarte, Narciso Santos

Albaitari. Laguardian jaioa 1794ko urriaren 29an. Blas de Solorzano albaitariaren eta Genararen semea. Bere aitaldeko birraitaita Mateok, jatorriz Urduñakoa zena, Laguardian albaitari bezala jardun zuen. Eskolan 1812ko otsailaren 11an sartu zen eta 1815eko urriaren 8an amaitu zuen. Bere ikasketak soldadutzan egin zituen.