Politikariak eta Kargu publikoak

Sola, José María de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, bigarren alderdiaren albokoa, 1814ko uztaileko Errenteriako Batzarretatik. 1817ko uztaileko Segurako Batzarretan berrautatua izan zen, 1827ko uztaileko Bergarakoetan, 1828ko uztaileko Mutrikukoetan eta 1840ko uztaileko Zestoakoetan.