Konpositore eta instrumentista gipuzkoarra, 1943an Irunen jaioa. Irungo Musika Akademiako Udal Bandako zuzendaria, Donostiako Kontserbatorioko Akordeoi Orkestrarekin, Irun'go Haizea haize boskote klasikoarekin eta Irungo Udal Txistulari Bandarekin elkarlanean aritzen da. Musikako goi-mailako irakaslea eta Dijongo Kontserbatorioko maisu saritua da, eta hainbat sari jaso ditu, hala nola Donostiako Kontserbatorioko Karrera Amaierako Saria eta Florangeko (Frantzia) "Musika Merituaren Sari Nagusia". Bandarako eta piano eta txisturako lan ugari idatzi ditu, besteak beste, Suite Irún, Monte San Marcial, Río Bidasoa, Los Sanmarcial, Gran Pascua Vasca, Los Txistularis, Diana de Larreaundi, Himno de los Corsarios Vascos, Las Lamias, Agur Euskalerria, Larzetxa Universal .
