Lexikoa

sila-dantza

Joko honetan neska eta mutilek hartzen zuten esku, eskusoinuaz edo beste musika-tresna batez lagunduta, eta herriko jaien barruan egiten zen nagusiki. Eliz aurrean korroa osatu, eta kanpoaldetik neskak eta mutilak bueltaka hasten ziren soinujoleak aukeratutako musikaren airean. Jokoan esku hartzen zutenak aulkiak baino bat gehiago izaten ziren, eta biraka ari zirenean, eta gutxien uste zutenean, soinua mututu egiten zen; orduan, ahalik eta bizkorren, esertzen ahalegindu behar zuten, baina aulki bat gutxiago zegoelako, aulkirik gabe geratzen zena kanpoan gelditzen zen. Ondoren, aulki bat kendu eta berriz hasten zen jokoa, bi jokalari bakarrik gelditu arte. Azkeneko aulkian esertzea lortzen zuena gertatzen zen irabazle. (Berastegi)