Pintoreak

Serrano Amatriain, Jose

Pintor Nafar margolaria, Tuteran 1902an jaio zen, eta jaioterrian hil, 1974an.

Gaztetatik, margoan aritu zen, eta 1925ean, Nafarroako Aldundiaren beka jaso zuen Madrilen ikasteko. Bertan, Benedictoren ikaslea izan zen. Gerra aurreko urteetan, Bilbon eta Zaragozan erakusketak egin zituen, Jose Frances kritikariak adoretuta. Margo eta marrazketa irakaslea izan zen Tuterako Castel-Ruiz fundazioan. Paisaia eta natura hil landuak margotu zituen, lurreko giroa ezaugarri komuna izanik beti.