SEA Arabako Enpresariak, irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta enpresari arabarren interesak defendatzen eta ordezkatzen ditu instituzio eta erakunde ezberdinen aurrean. Nahiz eta 1971an eratu, ez zuten elkarte moduan aintzatetsi 1978ra arte. Hasiera batetan metalaren sektorean zentratu arren, egun enpresa munduko sektore guztiak hartzen ditu bere baitan.
Gipuzkoako ADEGI eta Bizkaiko CEBEK elkarteekin batera CONFEBASK osatzen du, eta azken hori, Enpresa-erakundeen Konfederazio Espainiarraren (CEOE) barruan dago; modu horretan, enpresari arabarren ordezkaritza maila nazionalean hedatzea lortzen du.
Dela zuzenean edota sektore-elkarteen bidez, 1000 enpresa baino gehiagok osatzen dute SEA; hala, enpresa munduko askotariko arloak batzen ditu.
SEAk bere zerbitzu sarea hiru Lan Esparrutan banatzen ditu; hauek, bakoitzari dagozkien materietan espezializatuta eta beste esparruekin uneoro hartu-emanean daude.
- Enpresen arteko Harremanen Saila.
SEA Arabako Enpresariak Erakundeak, lurraldeko enpresentzako balio erantsia ematen dien eta zerbitzu berriak sortzeko gakoa diren kanpo-eragileekin harremanak eduki eta sustatzen ditu. Marketin eta Komunikazio ekintza ezberdinak burutzen ditu, eta hauen bitartez gizartean enpresa eta enpresarien lehiakortasuna eta balorea sustatzea eta transmititzea bilatzen du.
Elkartekideekin harreman hurbila eta pertsonalizatuagoa bilatu asmoz, ekintza ezberdinak eskaintzen ditu SEAk:
- Ordezkaritza, Harreman Publikoak eta Komunikazioa
- Koordinazioa eta sektore dinamizazioa
- SEA aldizkaria
- Weba
- SEATEL
- Giza Baliabideen Saila.
Sail honen helburua, eskaintzen dituen zerbitzuak lotu eta multzoari koherentzia ematea da; gainera, enpresen beharrak asetzeko sortu litezkeen zerbitzu berriak sustatzea ere bilatzen du. Horretarako, aholkularitza juridiko eta laborala, negoziazio kolektiboa eta trebakuntza zerbitzuak eskaintzen ditu.
Bestalde, SEAk beste erakunde eta instituzio batzuekin elkarlanean, titulu akademikoa duten gazteei zuzenduta eta haien hezkuntzan eta espezializazioan sakondu eta lan merkaturako sarrera erraztea bilatzea xede duten hainbat programa bultzatzen ditu.
Gainera, SEA Arabako Enpresariak Erakundeak, ADEGI eta CEBEK euskal enpresa-erakundeekin batera, BAN EUSKADI ekimenaren bidez ekintzailetasuna sustatu nahi izan du. Helburua, batez ere izaera berritzailea eta/edo teknologikoa daukaten enpresa-proiektu berriak sortzea da.
- Lehiakortasun eta Barne Prozesuetako Saila.
Ekonomia eta finantza gestioetan oinarritzen da, beharrezko euskarri teknologikoak inplementatuz. Era berean, SEAk instituzio, enpresa pribatu eta kalitate, ingurumen, segurtasun eta lan osasun arloko zerbitzuekin dituen kolaborazio hitzarmenen barruan biltzen diren ekimenak garatzen ditu.
Horretarako, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie erakundeei, besteen artean hainbat esparruri buruzko informazioa ematea, adibidez:
- Euroventanilla (Europako legediari, kooperazio hitzarmen, lehiaketa publiko eta abarri buruzko informazioa)
- Kalitatea
- Ingurumena
- Seguritate eta Lan Osasuna
- Hitzarmenak
- Familia Enpresak
- Laguntza eta Diru-laguntzak
- Ikerketa Ekonomikoak
- Web orria Empresarios alaveses-arabako enpresariak. [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 18].
