Artisautza

Schmitz, Rita

Tapiz alemaniarren egilea, Düsseldorfen jaioa eta Gipuzkoan errotua. Ehungintza Maisutza ikasketak egin zituen bere jaioterrian, baita Krefeld, Münich, Madril eta Donostian ere. Tapizgintzan aritzen da, eta diziplina horretako irakaslea da Zarauzko Artezaleak eskolan. Düsseldorfen, Krefelden eta Zarautzen egin ditu erakusketak.